2010/08/24

Zer da iruñezar zuretzako?

Zer da iruñezar? hainbeste erantzunak pertsonak garen bezala. Azkenean denok artean eraikitzen dugu gure euskaltegia. Egunero, urtero, klasetan, kaletan parrandetan.
Ez gara euskaltegira joaten bakarrik entzumen bat egitera, ala gure idazkera hobetzera (falta egiten zaiguna batzuei...). Baizik eta euskaraz bizitzera ikasten dugulako.


Iruñezarren gure euskara maila ez da hazten den gauza bakarra. Lagunak egiten ditugu, batzuk bikotekidea aurkitzen dute ere, eta gainera euskaldun auzo bat egitera laguntzen dugu. inauterietan, alde zaharreko egunean ala ogia erosterakoan alboko okindegian.azkenean gure artean  pertsona bezalakoak hazten gara gure euskara ikasi nahian.



iruñezar guretzako zer den edota zer gustatuko litzaigukeen azaltzeko da honako bloga. Horregatik, gonbidatzen zaitugu blogeko partehartzaile izatera. Edozein gaiari buruzkoa idatzi dezakezu. Blogean idazteko googlen kontu bat egin behar duzu ,ala bestela mezu bat bidali ahal diguzu aekirunezar@gmail.com_ri eta zure idazmena, argazkiak eta bar zintzilikatuko dugu.



GOOOORA IRUÑEZAARR!!!!

2010/05/20

Sortzen-ikasbatuazen jaia.

Erreñi sorgiña eta Ipurtargia oso lagunak dira. Biak hala biak Zizur Nagusia euskalduntzeko jardunean ilusioa jartzen dute. Lehenak haurrei euskararen ilusioa pizten die, euskaraz ikasi eta euskal mundua ezagutzeko jakinminaren magia zuria erabiliz; bugarrenak, helduak euskalduntzeko bideari argi ematen dio.


Jada badira Zizur Nagusian 25 urte D eredua finkatu zela, Erreniega Eskola publikoaren eskutik, asko dira bertan ikasitako ikasleak, egun euskaraz bizi direnak. Beste hainbeste Ipurtargi AEK gau-eskola hasi zenetik. Guztion artean Zizur Nagusian, oraindik asko egiteko badago ere, euskaraz bizitzea posibleagoa da. Eskerrak zuei.

Urteurren hori ospatu eta Euskal Eskola Publikoaren aldarria uztartuz,  asteburu honetan Sortzen- Ikasbatuazek ospatzen duen jaian, Erreniega egonen da antolatzaile lanetan, aupa zuek! eta ezetz asmatu nortzuk joanen diren? Iruñezar, Auzalor, Ipurtargi, Irrintzi, Zaldualde eta Arrosadiako ikasleak besteak beste. Aurtengoan, gure Udalaren abegi onari esker, ( sarkasmoa da)Trinitariosetara bidali dute jai-gunea. Hala ere Irrintzi karpa probatu zutenek badakite Arga ibaiko brisara zer onuragarria den larruazalarendako. Ziur jaia ongi aterako zaigula! Gainera, arratsaldeko kontzertuetan zein egongo eta, gure Bizardunak talde maitea.


Eta esklusiba moduan, gure ikasle den Alfredo Kirogak sorpresa bat egonen dela esan digu . Zein ote?


Hona hemen Erreñi sorgiñaren logoa eta urte honetako abestia, Erreniega eskolako ikale ohiek jotzen dutena.


Iruñezar

2010/05/13

Kaixo lagunak:

Neguari oraindik agurtzea kostatzen ari zaion honetan, hasi dira piskanaka festak loratzen. Horren irudiko Txantreako jaiak edo pasa den asteburuan Arrotxapean ospatu zirenak, bertan ikasleekin  spot hau grabatu zen.

Datorren asteburuan, Donibane auzoan dagoen, Irrintzi euskaltegiak, bere X. karpa antolatuko du, Trinitarios deitzen dioten orubean. Ondoren, kartelean argi dagoenez, manifara joanen gara txaranga eta guzti, ahalik eta umore onenean.
Dena festa eta parranda ez dela ikus dezazuen, bertsotan nola aritzen diren ikasleak komentatuko dugu hurrengo batean. Hau ere bazkari batean izan zen ordea. Harritzekoa!!!

2010/04/27

Iparraldea ezagutzen ote duzu?

Hauxe da Iparraldea 21 egitasmoak luzatzen digun galdera. Gehienok, iparraldeari buruzko irudi oso folklorikoa dugu eta bertako gazte batzuek XXI.mendeko iparraldearen berri emateko ikusentzunezko egitasmoa abiarazi dute. Blog bat eta dokumental bat iparraldearen irudi gaurkotua eskaintzen duena. Dokumentalean Xala pilotaria gidari dugula, gaur egungo iparraldeko hainbat egitasmo berritzaile ezagutu daitezke.
Euskaraz ikusteko aukera duzu interneten, beraz aprobetxatu!

Nabarra aldizkaria badoa nabarratik

NBR elkarte bizkaitarrak hartuko du ardura hori. Aldizkariaren arduradunek Nafarroako Gobernuaren euskararen kontrako «jarrera oldarkorra» salatu dute

 «Nabarra» aldizkaria Nafarroatik doa. Halaxe iragarri dute aldizkariko arduradunek gaur goizean egindako agerraldian. «Bederatzi urteren eta 110 zenbakiren ostean, Nabarreria.com Argitalpen Kudeaketak ezin dio egoera ekonomikoari eutsi, eta Euskal Herriko Kultur eta Gizarte hilabetekaria argitaratzeari utziko dio maiatzetik aurrera. Berez, maiatzekoa izanen da guk argitaratuko dugun azken zenbakia», azaldu du Ion Orzaiz aldizkariaren zuzendariak. Hemendik aurrera, aldizkaria Bilbon argitaratuko da, NBR elkartearen eskutik. Irati Jimenez idazle eta kazetariak hartuko du kultur hilabetekariaren gidaritza.

2010/04/20

Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa egingo da Maiatzaren 15ean

Larunbata, 2010.eko Maiatzak 15(a)ren 18:00(e)tan Iruñeako Golem zinemetatik abiatuta.
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzea helburu duen manifestazioa antolatu du Kontseiluak Iruñean. Nafar Gobernuaren hizkuntza politika salatu behar dugu , aurrera egin nahi badugu.
Animatu eta denok Manifara!