2009/11/30

KAIXO ERRUSIATIK!

2 comentarios:

  1. Kaixo lagunak!
    Zuen argazkia oso polita da. Asko gustatzen zaigu. Argazkiak gu inspiratu gaitu eta guk ere argazki bat atera dugu. Ezker - eskuin: Ivan, Yulia, Tatiana eta Leire(gure irakaslea). Beste ikaskidea bat dugu, baina argazkian falta da: Siberian omen dago. Guk bufandak jantzi ditugu errusian beti hotza ari duelako, baina broma bat da! Egia esan, orain Moskun eguraldi epela ari du. Ez da normala abendua izateko.
    Euskal Herria asko gustatzen zaigu. Euskara europako hizkuntza zaharrena da eta hau ikastea oso interesgarria da. Eta Euskal Herrian lagunak ditugu. Haiekin hitz egin nahi dugu eta lagun gehiago egin nahi dugu. Euskal musika entzutea gustatzen zaigu eta klase bakoitzean abesti desberdinak entzuten ditugu. Euskal kultura oso interesgarria da, guretzat pixka bat arraroa da. Korrika, momotxorroak, sorginak eta abar ezagutzen ditugu. Olentzero gehiago gustatzen zaigu.
    Eta zuek? Zer dakizue errusiari buruz? Sinestuen duzue kaletik hartzak ibiltzen direla eta gu klasera eskiatzen etortzen garela?
    Besarkada handi bat Moskutik.
    Ivan, Yulia eta Tatiana

    ResponderEliminar
  2. Kaixo lagunak!
    Jaso dugu zuen mezua eta atzo ibili ginen errusiaz dakigunari buruz hitz egiten. Zuen herriari buruz historia asko dakigu, baina Perestroika pasa eta geroko historiari buruz oso gutxi dakigu. Badakigu oso herrialde handia dela zuena, trenbide Transiberiarra duzuela, Errusian herri eta kultura desberdin asko dagoela, eta hizkuntza desberdin asko ere bai. Baina guzti horiei buruz gehiago jakin nahiko genuke.
    Gure herria oso txikia da, baina guk asko maitatzen dugu, eta pentsatu dugu aurkezpen txiki bat egitea zuek ideia bat egin dezazuen, eta ondoren zuek ere gauza bera egin dezakezue Errusia aurkeztuz. Ados?
    Gaur hizkuntza, kirola eta jaietaz mintzatuko gara.
    Hemen hiru hizkuntza mintzatzen dira: euskara, gaztelania eta frantsesa. Euskara da gure hizkunzta baina gutxitua izan da eta kalean gehiago entzuten da gaztelera (hegoaldean) eta frantsesa (iparraldean).
    Normalean umeek eta gazteek 18 urte arte eskolan ikasten dituzte hirurak, eta gero eta ume gehiagok ikasten du euskaraz, ikastoletan edo eskola publikoan. Ingelesa ere irakasten da eskoletan.
    Gero bi aukera dauzkate unibertsitatean ikastea edo lan egitea. Badago unibertsitate asko eta enpresa ugari ere bai, baina momentu honetan krisiarekin enpresa batzuk desagertzen ari dira, eta lan eskaintza gutxi dago.

    Euskara oso hizkuntza berezia da, eta kilometro gutxi batzuetan asko aldatzen da, adibidez ez da euskera berdina hitz egiten Lekeition eta Ondarrun. Lokalismo hauei EUSKALKIAK esaten zaie.
    Baina denok elkar ulertzeko hizkuntza batu bat sortu zen, liburuetan, ikasltoletan, unibertsitateetan, euskaltegietan etab. ikasteko. Honi EUSKARA BATUA deitzen diogu.

    ResponderEliminar