2009/12/10

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala ospatuko da igandean


Andoni Egaña (egungo txapelduna), Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina dira finalistak eta Txapeldunari Joxe Agirre bertsolariak jarriko dio txapela.
Egun osoko ekitaldia izango da. 9:30an zabalduko dira BECeko ateak. Goizeko 11:00etan hasiko da goizeko saioa eta arratsaldeko 16:00etan arratsaldekoa.
Baina egin dezagun errepaso txiki bat aurtengo txapelketak eskaini digun pasadizoekin, izan ere, sorpresa ugari izan baititugu orain arte:


- Silbeiraren hiru potoak eta eskenatokitik behera egindako jauzia (guk eskatutako barkamena ekarri nahi dugu gogora www.euskaltube.com).
- Bertsolari gazte ugariren parte hartzea ez da ahuntzaren gauerdin¡ko eztula izan.
- Final laurdenetara iritsi diren bertsolarien maila paregabeak erakutsi digun etorkizun itsaropentsua (Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Uxue Alberdi, Onintza enbeita...).
- Igor elortza bidean geratu izana finalera iritsi gabe.
- Unai Iturriagak Iruñeako saioan egindako puntu bilketa ikaragarria...
- Maialen Lujanbiok Txapeldun handiari txapela kentzeko duen gaitasuna beste behin ere erakutsi izana. Emakumea izango al da aurtengo txapeduna?

Eta guzti hauen laburpenak ikusteko info7 irratiak egindako Hitzetik Hultzera saio umoretsuaren orain arteko 4 atalak ikus ditzakezu hemen: www.info7.com

Beno, eta bertsolaritzari buruzko erreportaia interesgarri bat ikusi nahi izanez gero, euskaltuben zintzilikatutako dokumentu historikoa ikustea gomendatuko dizuet, 1967ko bertsolari txapelketa nagusian oinarritutakoa. Bertan bertsolaritzaren inprobisazio eta bertso idatzien tradizioaren nondik norakoak aipatzen dira, gure kulturako pertsonaia esanguratsuek azaldua. Klikatu hemen: www.euskaltube.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario