2009/12/17

Bizardunak taldea Hatortxu rock 11an izango da


Bizardunak taldeak Urtarrilaren 9an Atarrabian burutuko den Hatortxu Rock 11-n joko du."Euskal Folck Erradikala" egiten duen talde honek irlandar taldeen bertsioak egiten ditu (besteak beste The Pogues taldearenak) baina Nafarroatik abesten digute, alprojak bezain naparrak dira!
Guri asko gustatzen zaigun taldea da eta aurten argitaratu duten diska entzuteko bizardunak taldearen en myspaceko txokora jo dezakezue.

2 comentarios:

  1. Oso ongi egon zen, pena izan zen jotzen lehenak izatea, jendea oraindik berotan sartu gabe zegoen, eta egiten zuen hotzarekin...

    ResponderEliminar
  2. Buf, zenbat garagardo hautsi zituen abeslariak buruaren kontra! Gainera gero lasai asko jarraitzen zuen abesten, eta letrak ahaztu gabe! Hori da hori euskaldun burugogorra izatea!

    ResponderEliminar