2009/11/12

3 TSAR Iruñezar euskaltegiko ikasleen aldizkaria

3TSAR aldizkaria eta bloga Iruñezar euskaltegiko beteranoek sortutako aldizkaria da. Ikasturte honetan idazmena lantzea tokatzen zaiela ikusita zerbait praktikoa egitea bururatu zitzaigun eta horrela sortu zen ideia.
Izenak bi jatorri desberdin ditu: batetik "Iruñezar" euskaltegiaren izenaren antzeko soinua du; bestetik errusiarekin harremana du "tsar" errusiako aintzinako agintariak izan baitziren. Baina nondik dator errusiarekiko lotura? Kontua da idazmena praktikatzearen aitzaki berbera erabilita errusiako euskara ikasle batzuekin ere jarri garela harremanetan, eta aldizkariaren ideiarekin hasi garen une berean gertatu da dena. Zer egiten duten errusiarrek euskara ikasten? Hori beraiei galdetuko diegu, eta erantzuten digutena blog honetan ikusi ahalko duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario