2009/11/16

talde beteranoaren aurkezpena















Uste dut argazki honetan lortu dugula erakustea nolakoa garen. Bai, bai, egia da, erdi erotutak gaude, baina AEKn ezinezkoa da ikastea zoramen puntu bat gabe. Horrela ez da hain zaila euskaltegira joatea sei ordu astero.

Argazki hau egiteko edozein gauza bilatu genuen euskaltegitik. ezin genuen argazki seriorik egin, eta begira emaitza: Korrika kartelak, petoak, ileordeak, eta Lorearen txirrindula ere!

irudi honekin ez dugu aurkezpenik egin behar, baina gutxienez izenak azaltzea, nortzuk garen jakiteko , beharrezkoa iruditzen zait. Lehenengo mutila eskerretik Alfredo da. gure taldeko beteranoena, euskaltegia inork baino hobeto ezagutzen du. Bere alboan, Joana, irakaslea. Berak blog honetan sartu gintuen..

Eserita, taldeko neskak (Joana izan ezik). Edurne, peto kartela ta ileordea. badirudi bizi osoa daramala gurekin baina iruñezarren aurten hasi da. Hurrengoa ni naiz. Sara. ezin dut arreta mantendu ezta argazki bat ateratzeko. Nire ondoan, Lorea, txirrindularen jabea. Duela 3 urte hasi zen iruñezarren ta hor jarraitzen du. Euskara kartela eramaten duen mutila, Unai da. oraindik ez dakigu zer egin nahi zuen mihiarekin. Eta azkena, Aritz. AEKko irakasle bat da, ta nire ustez, pixka bat aspertuta zegoen argazki honetan bukatzeko.

bi lagun falta zaizkigu argazkian. Gure bi "R"ak. Rafa eta Ruben. Rafak taldeko asistentzia onena dauka, horregatik oso arraroa egiten zait egun hori bera ez etortzea. Ta Ruben, nahiko lanpetuta dabil bere lanean ta batzuetan zaila egiten zaio agertzea.

Ez dakit zein itxura ematen dugun, baina benetan esango dizuet talde jator bat garela. Egia esan, ez dut ulertzen nola den posible Errusian euskara ikastea. Gauza pilo bat gustatuko litzaidake zuei galdetzea. Adibidez zergatik ari zarete euskara ikasten? Zer dakizue Euskal Herriari buruz? Hainbeste hotz egiten du hor? Espero dut laister zuen erantzunak irakurtzea.

Besarkada handi bat iruñetik.

SARA

3 comentarios:

  1. Aupa sara! zu bai zu kazetaria!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo, Leire naiz, Moskun bizi den euskara irakaslea. Zuen blogean gure argazki bat igo nahi dut baina ez dakit nola egiten den. Eta ez dakit non idatzi behar dudan ere. Zer egin behar dut?

    ResponderEliminar
  3. Kaixo Leire,
    Zuen erabiltzailea onartua dago blogean parte hartzeko eta berez, goiko barra urdinean jartzen duen "Sing in" edo "entrar" botoiari sakatuta hasi ahalko zenukete saioa blogean gauzak argitaratzeko.
    Saiatu eta arazorik baduzue idatzi gure e-mail helbidera.
    Irrikitan gaude zuen argazkia ikusteko!!
    Joana, iruñezarko irakaslea.

    ResponderEliminar