2010/01/16

zer da euskalduna izatea?

Ostegunean klasean, Joanak galdetu zigun ea zer den euskalduna izatea. Hasieran oso argi genuen: euskalduna da, euskara duen pertsona, baina gero konturatu ginen  erantzuna ez zela hain erraza. azkenean nahasten ditugu  hizkuntza, sentimenduak, nongoa garen...
sentitzen bazara euskalduna baina ez duzu euskaraz hitz egiten? Euskara badakizu baina ez zara hemengoa sentitzen?? euskara badakizu baina ez duzu erabiltzen?



Gaur blog batean sartuta, ikusi dut post bat interesgarria izan daitekela gure galderak  argitzeko. Testu hori jarri baino lehen, galdetu nahi dizuet: Errusiatik, EUSKALDUNAK SENTITZEN ZARETE? gustatuko litzaiguke jakitea ea nola ulertzen  duzue "euskalduna" hitza.

SARA


Euskalduna zara?
Jende askok pentsatzen du euskaldunak euskadin bizi diren pertsonak direla. Ikuspuntu teoriko batetik begiratuta zuzen daudela esan genezake. Baina buelta gaitezen errealitatera, euskalduna euskara daukana da. Euskara ikasi edo ikasten ari den edonork daki -dun atzizkiak jabetza adierazten duela. Ahurdun, ahurra daukana, txapeldun, txapela duena, zalduna, zaldia daukana, beraz, euskalduna, euskara daukana da.
Guzti hauek ondo daude: lauburua lepoan eramatea, kanpora bidaiatzean harrotasunarekin esatea "euskalduna naiz", garrasi egitea "gora Euskadi!" eta "euskaraz hitz egiten duzu?" galderari zalantzarik gabe erantzutea "bai!", baina ez pentsa horiek egiteagatik euskalduna zarenik.
Buelta gaitezen aurreko parrafoan agertzen den galderara: "euskaraz hitz egiten duzu?  Esan gura da azken galdera horrek bi interpretazio dituela. Lehenengoak euskara badakizun galdetzen dizu eta bigarrenak euskaraz hitz egiten duzun normalki itauntzen dizu. Biak baietz batekin erantzungo bazenitu, ederki. Biak ezezkoak balira, beno, zer egingo diogu. Baina lehenengoa baietz eta bigarrena ezetz izatekotan, ez zinateke izango euskalduna.
Gaiaren haria galdu barik, inork betiko galdera egitekotan "eres español o vasco?", orain jakingo zenuke nola erantzun: euskara hitz egiten baduzu, gutxienez, euskalduna izango zinateke, eta erderaz mintzatzen jakin izanez gero, behintzat, erdelduna izango zinateke. Azpimarratzekoa da pertsona horrek euskaldun izateaz gutxi izango lukeela. 
Izan ere, euskaldun batek euskaraz hitz egingo luke, euskaldun batek badakielako hizkuntz bat bultzatzeko beharrezkoena hizkuntza bera hitz egitea dela. Eta euskalduna izateko asmoa daukanak, lauburua nahikoa ez dela konturatzean, euskara ikasiko luke. 
Amaiera gisa errepikatuko dut behin eta berriz esan digutena, euskara badakizu ez izan alferra eta hitz egin ezazu! Euskaldun sentitzea, ikusten duzunez, ez da nahikoa euskalduna izateko.

Iturria: www.blogari.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario