2010/02/14

Kaixo lagunok!

Zer moduz zaudete? Nola ospatu dituzue eguberriak? Errusian guk lehenengo urteberria ospatzen dugue ta gero urtarrilaren 7an gabona dugu. Gabon zaharrean etxean familia osoarekin txanpaina edaten dugu, gure lehendakariaren hitzaldia entzuten dugu eta elkarri opariak ematen dizkiogu. Urtarrilaren 7an jende asko elizara joaten da eta gero bazkaria dugu.

Orain beste jai bat dugu: aste honetan jendeak "crepe"ak prestatzen ditu eta gero kabiarrarekin edo "smetana" izeneko saltsarekin jaten ditu kalean. Jai honen izena "Maslenitsa" da.

Negu honetan hotz handia dugu eta elurra ere bai, kalean dauden dirua ateratzekomakinak ez dabiltza eta banku barruan sartu behar dugu dirua ateratzeko! Pentsa ezazue!

Gaur bikoteek bere festa ospatuko dute, San Valentin eguna. Ze erromantikoa! eta zuek ospatzen al duzue San Valentin?




Moskuko euskara ikasleak.

2 comentarios:

  1. Kaixo lagunak!

    Aspaldikooo!!!
    Pozik jaso dugu zuen mezua, eta egia esan gure klasean San Balentina ez du inork ospatzen, baina "smetana" saltsa nola egiten den jakin nahiko genuke? Zerez egiten da? Pasako diguzue errezeta. Nondik dator "smetana" izena?

    Hemen ihauteriak izan ditugu joan den asteburuan eta asteburuko barnetegian ere egon gara Lesakan.
    Hemen ihauterietan torrijak jaten dira. Bi motatakoak daude: esne frijitua (aiezkoak), edota ogia esnetan bustieta gero arrautzetan frijitua.

    Barnetegian kriston parranda egin genuen,jeje, hori bai, EUSKARAZ!!!! JUR, JUR!!!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo lagunok!

    Orain Errusian festak bukatu dira eta garizuma hasi da. Hemen jende askok garizuma ospatzen du eta ez ditu jaten haragia eta esnekiak. baina guk ez dugu ospatzen eta "crepe"ak smetanarekin jaten jarraitzen dugu. Zuek galdetu diguzue, smetana zerez egiten den. Smetana esne krema garratza da. Saltsa hau ondo doa zoparekin edo "pelmeni"ekin(rabioli bezalakoak dira baina handiagoak). Ez dakigu nondik datorren "smetana" izena, baina interneten bilatuko dugu.

    Badakizue, Errusian udaberria martxoaren batean hasiko dela. Pixkat gelditzen da! Zeruan eguzki gehiago dago, eta elurra desagertzen hasten da. Kaleetan ur zikin asko egoten da baina jende osoa alai eta pozik dago. Eta zuek udaberria itxoiten duzue? Han udaberrian zerbait aldatzen da?

    Zer egin duzue Lesakan? Zuei ihauteriak gustatu zaizkizue? Mesedez kontatuko diguzue?

    Besarkada bat
    Moskuko euskara ikasleak

    ResponderEliminar