2010/04/12

Xabinator antzezlana Atarrabian ostiral honetan

Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor!
SArrerak nahi badituzue deitu niri (Joana), ea oraindik geratzen diren, zeren berehala ari dira saltzen.
Eguna: Apirilaren 16, ostiralarekin.
Tokia: Atarrabiako Zinema
Ordua: gaueko 22:00etan

IRAUPENA: 1 ORDU ETA 15 MINUTU
ATSEDENIK GABE

3 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. kaixo guztioi!!!!

    barkatu joana, orain konturatu naiz zuk idatzi duzula.. hori gertatzen zait azkar irakurtzeagatik...ais... ni agian joanene naiz baina ez dakit oraindik.

    ResponderEliminar
  3. Kristona izan zen!!! Zer nolako parreak egin genituen!!!

    Zeuek galdu zenuten...jeje!
    Beno, baina eman zioten bukaeragatik esango nuke "Sabineitor 2" prestatzen ariko direla, izan ere komikien trilogia irakurri dugunok badakigu istorioa ez dela horrela bukatzen... ezta?
    Eszenografia itzela izan zen, supermanen komikietako hiria bezalakoa. Ondoren gainontzeko gauzak imaginazio handiz egiten zituzten. Kristona!
    Bo eta Sabineitorren zakila? Hori bai handia, mundiala!!! Puntan argi gorria pizten zitzaion poxpolinen lurrinarekin!

    ResponderEliminar