2010/04/13

Egunkaria absolbituta!

Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak, Txema Auzmendik, Martxelo Otamendik eta Xabier Oleagak agerraldia egin dute gaur Martin Ugalde Kultur Parkean. Epaiko bi puntu nabarmendu dituzte, abokatuekin egon ostean: "Batetik, epaiak dio ezin dela hedabide bat itxi eta, bestetik, inkomunikazio garaian epaileen aldetik ez zela nahikoa kontrol izan". Oraindik ez dute erabaki kalte-ordainak eskatu edo ez. Auzi ekonomikoa Gipuzkoako Auzitegira pasatzeko eskaera egingo dute abokatuek egunotan. Apirilaren 25ean esker ekitaldi handia izango da Bilbon, Euskaldunan. BERRIA TBk ordu eta erdiko zuzeneko programa egin du.

Euskaldunok pozik egoteko arrazoiak dauzkagu gaur, ekinaren ekinez ezina egina bihurtu dugu!

2010/04/12

Xabinator antzezlana Atarrabian ostiral honetan

Superman, Batman, Spiderman… atzean geratu da super heroi horien garaia. Orain, gure artean, EGAko titulua duen heroi bakarraren, Xabinaitor! heroiaren, unea iritsi da. 8 – 158 urte bitarteko adina dutenentzako antzerki-lana da, Wazemank programaren talde sortzailearen eskutik datorkiguna. Geure buruaz barre egitea baino ezer hoberik ez baita…; iritsi da Xabinaitor!
SArrerak nahi badituzue deitu niri (Joana), ea oraindik geratzen diren, zeren berehala ari dira saltzen.
Eguna: Apirilaren 16, ostiralarekin.
Tokia: Atarrabiako Zinema
Ordua: gaueko 22:00etan

IRAUPENA: 1 ORDU ETA 15 MINUTU
ATSEDENIK GABE

2010/02/14

Kaixo lagunok!

Zer moduz zaudete? Nola ospatu dituzue eguberriak? Errusian guk lehenengo urteberria ospatzen dugue ta gero urtarrilaren 7an gabona dugu. Gabon zaharrean etxean familia osoarekin txanpaina edaten dugu, gure lehendakariaren hitzaldia entzuten dugu eta elkarri opariak ematen dizkiogu. Urtarrilaren 7an jende asko elizara joaten da eta gero bazkaria dugu.

Orain beste jai bat dugu: aste honetan jendeak "crepe"ak prestatzen ditu eta gero kabiarrarekin edo "smetana" izeneko saltsarekin jaten ditu kalean. Jai honen izena "Maslenitsa" da.

Negu honetan hotz handia dugu eta elurra ere bai, kalean dauden dirua ateratzekomakinak ez dabiltza eta banku barruan sartu behar dugu dirua ateratzeko! Pentsa ezazue!

Gaur bikoteek bere festa ospatuko dute, San Valentin eguna. Ze erromantikoa! eta zuek ospatzen al duzue San Valentin?




Moskuko euskara ikasleak.

2010/01/16

zer da euskalduna izatea?

Ostegunean klasean, Joanak galdetu zigun ea zer den euskalduna izatea. Hasieran oso argi genuen: euskalduna da, euskara duen pertsona, baina gero konturatu ginen  erantzuna ez zela hain erraza. azkenean nahasten ditugu  hizkuntza, sentimenduak, nongoa garen...
sentitzen bazara euskalduna baina ez duzu euskaraz hitz egiten? Euskara badakizu baina ez zara hemengoa sentitzen?? euskara badakizu baina ez duzu erabiltzen?



Gaur blog batean sartuta, ikusi dut post bat interesgarria izan daitekela gure galderak  argitzeko. Testu hori jarri baino lehen, galdetu nahi dizuet: Errusiatik, EUSKALDUNAK SENTITZEN ZARETE? gustatuko litzaiguke jakitea ea nola ulertzen  duzue "euskalduna" hitza.

SARA


Euskalduna zara?
Jende askok pentsatzen du euskaldunak euskadin bizi diren pertsonak direla. Ikuspuntu teoriko batetik begiratuta zuzen daudela esan genezake. Baina buelta gaitezen errealitatera, euskalduna euskara daukana da. Euskara ikasi edo ikasten ari den edonork daki -dun atzizkiak jabetza adierazten duela. Ahurdun, ahurra daukana, txapeldun, txapela duena, zalduna, zaldia daukana, beraz, euskalduna, euskara daukana da.
Guzti hauek ondo daude: lauburua lepoan eramatea, kanpora bidaiatzean harrotasunarekin esatea "euskalduna naiz", garrasi egitea "gora Euskadi!" eta "euskaraz hitz egiten duzu?" galderari zalantzarik gabe erantzutea "bai!", baina ez pentsa horiek egiteagatik euskalduna zarenik.
Buelta gaitezen aurreko parrafoan agertzen den galderara: "euskaraz hitz egiten duzu?  Esan gura da azken galdera horrek bi interpretazio dituela. Lehenengoak euskara badakizun galdetzen dizu eta bigarrenak euskaraz hitz egiten duzun normalki itauntzen dizu. Biak baietz batekin erantzungo bazenitu, ederki. Biak ezezkoak balira, beno, zer egingo diogu. Baina lehenengoa baietz eta bigarrena ezetz izatekotan, ez zinateke izango euskalduna.
Gaiaren haria galdu barik, inork betiko galdera egitekotan "eres español o vasco?", orain jakingo zenuke nola erantzun: euskara hitz egiten baduzu, gutxienez, euskalduna izango zinateke, eta erderaz mintzatzen jakin izanez gero, behintzat, erdelduna izango zinateke. Azpimarratzekoa da pertsona horrek euskaldun izateaz gutxi izango lukeela. 
Izan ere, euskaldun batek euskaraz hitz egingo luke, euskaldun batek badakielako hizkuntz bat bultzatzeko beharrezkoena hizkuntza bera hitz egitea dela. Eta euskalduna izateko asmoa daukanak, lauburua nahikoa ez dela konturatzean, euskara ikasiko luke. 
Amaiera gisa errepikatuko dut behin eta berriz esan digutena, euskara badakizu ez izan alferra eta hitz egin ezazu! Euskaldun sentitzea, ikusten duzunez, ez da nahikoa euskalduna izateko.

Iturria: www.blogari.net

2009/12/30

Eguberritako istorio desberdinak


Eguberriak ez dira berdin ospatzen munduko toki desberdinetan: eguzki eta ilargi egutegiaren arabera, erlijioaren arabera, kulturaren eta natur inguruaren arabera...
Bilboko Ibaizabal telebistak erreportaia egin du honen inguruan, 8.kalea izeneko telebistako saioan eta ikusgai duzue honako helbide honetan:
http://www.ibaizabaltb.com/

2009/12/18

Moskuko kutxazain automatikoek ez dute dirurik ematen izoztu egin direlako


Zero azpitik 28 gradu egin ditu Moskun egunotan eta kutxazain automatikoek ez dute dirudik ematen izoztu egin direlako.
Ongi egongo al dira gure Moskuko lagunak? Hemendik besarkada bero bero bat!

2009/12/17

Bizardunak taldea Hatortxu rock 11an izango da


Bizardunak taldeak Urtarrilaren 9an Atarrabian burutuko den Hatortxu Rock 11-n joko du."Euskal Folck Erradikala" egiten duen talde honek irlandar taldeen bertsioak egiten ditu (besteak beste The Pogues taldearenak) baina Nafarroatik abesten digute, alprojak bezain naparrak dira!
Guri asko gustatzen zaigun taldea da eta aurten argitaratu duten diska entzuteko bizardunak taldearen en myspaceko txokora jo dezakezue.